Covid19 | Datuak egunez egun

Erronka berria, aste osoko positibo kopurua 28 azpikoa izatea

Aiurri 2021ko api. 20a, 07:44
©UrkoVallejo

Andoain 400eko intzidentzia-tasaren mugan dago, eta datorren astean itxiera perimetrala saihesteko 28 kasu baino gutxiago beharko lituzke. Urnietarren kasuan, datorren astean itxiera saihestu nahi badute, 10 kasu positibo baino ez lituzkete eduki behar.

Igaro den aste osoan 31 positibo izan ziren Andoainen, eta Andoainen ez dute itxiera perimetrala ezarri. Aste honetan 28 positibo beharko lituzke, gehienez, datorren astean konfinatua ez izateko.

Andoaingo egoera ondoko herriena baina hobexegoa da. Eta aste honetan itxiera perimetraletik salbu egongo dira Andoain eta Usurbil. Gainerako udalerri gehienak gorrian daude.

Andoaindarrak nora joan daitezke, murrizketarik gabe, egoera honetan?

Urko Vallejoren C-19Analisia orrialdean agertu denez, hauxe udalerrien zerrenda:

Itxiera perimetarala

Eusko Jaurlaritzaren irizpideen arabera, ondorengo Gipuzkoako udalerriak konfinatuak izango dira bihartik aurrera (45 guztira):

5000 biztanle baino gehiago duten udalerriak (29 guztira): Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia, Zumarraga

5000 biztanle baino gutxiago duten udalerriak (16 guztira): Aia, Alegia, Anoeta, Ataun, Elduain, Eskoriatza, Gabiria, Getaria, Ibarra, Irura, Itsasondo, Legorreta, Soraluze, Zaldibia, Zestoa, Zizurkil.

Itxiera perimetraletik libre dauden udalerriak

Mugikortasuna, beraz, ondorengo udalerritan egongo da bermatuta (43 guztira): Abaltzisketa, Aduna, Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Andoain, Antzuola, Arama, Asteasu, Baliarrain, Beizama, Belauntza, Berastegi, Bergara, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elgeta, Elgoibar, Errezil, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gaztelu, Hernialde, Idiazabal, Ikaztegieta, Irun, Larraul, Leaburu, Leintz-Gatzaga, Lizartza, Mendaro, Mutiloa, Olaberria, Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura, Usurbil, Zegama, Zerain.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!