Covid19 | Datuak egunez egun

524 lagun ospitaleetan, horietatik 154 zainketa berezien unitatean

Aiurri 2021ko api. 20a, 12:39

Positibotasunak, kasu okerrenetan, ospitaleratzea dakar. Eta horietatik portzentaia batek zainketa berezien unitatean amaitzen du. Azken egunetan oso egoera kezkagarria ematen ari da, bereziki Gipuzkoan.

UCI-ZIUtako okupazioa nabarmen handitu da. Apirilaren 6an 100 lagun ziren, eta atzokoan 154. Igoera oso kezkagarria da. Eta, gainera, bere horretan iraun dezakeela dirudi. Azken egunetako ospitaleratzeak ere goruntz doazelako. Atzokoan 495 lagun zeuden Osakidetzako ospitaleetan, gaurkoan 524. Lau egunez jarraian, egun batetik bestera dagoen igoera oso handia ematen ari da. Bataz beste 25 lagun gehiago ingresatzen ari dira.

Intzidentzia-tasa: Gipuzkoa da okerren dagoen lurraldea

658ko intzidentzia-tasa du Gipuzkoak, alde handia ateraz Arabari (440) eta Bizkaiari (426). Euskadiko bataz bestekoa 500etik gora dago.

Oinarrizko birsorkuntza tasa

Atzokoari eusten dio. Egonkor samar dago, baina oraindik ere 1,03an. 1eko tasa horretatik jaistea behar beharrezkoa da, birusak gehiago oldartu ez dadin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!