Zabalik da Aiztondoko udaleku irekietan izena emateko epea

Aiurri 2021ko api. 21a, 13:41

Aduna, Larraul eta Alkizako udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da, datorren maiatzaren 7ra arte.

2021. urtean udaleku irekiak egiteko hautua egin da Alkiza, Aduna eta Larrauleko herrietan. Hala ere ohikoak ez direla izango jakinarazi dute, COVID-19ren eraginez. Bizi dugun egoera aztertuta, aurtengoan talde bakoitza bere herrian geratuko da ekintza edo aktibitate ezberdinak eginez. 

Ludoteka (3-6 urte)

  • 2015-2018 urte bitartean jaiotakoak, biak barne. 
  • Ordutegia 9:00-13:00

Udalekua (6-12 urte)

  • 2009-2015 urte bitartean jaiotakoak, biak barne.
  • Ordutegia 9:00-13:00

Prezioa

  • 95€ lehenengo haurra eta 85€ bigarrena

Informazio gehiagorako: 

Aduna: 943 692 689 edo kultura@aduna.eus
Alkiza: 688 604 466 edo kultura@alkiza.eus
Larraul: 634 289 327 edo kultura@larraul.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!