Astelehen eguerdian ebazpen berria aterako da, eta udalerri txikiagoen kasuan hiru dira neurriak ezartzeko erabiltzen diren irizpideak:
Osasun Sailaren ebazpenak dioena
BAT
“Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerrian 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko”.
Intzidentzia-tasari erreparatu behar zaio, eguerdian. Apirilaren 23an honakoa zen:
- Asteasu: 448,72.
- Zizurkil: 724,88.
BI
“Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerriari dagokion oinarrizko osasun-eremuan 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko”.
Intzidentzia-tasari erreparatu behar zaio, astelehenean. Apirilaren 9an honakoa zen:
- Villabonako Osasun Zentroa: 920,53.
HIRU
Udalerrian COVID-19aren kasu positiboen kopurua azken 7 egunetan 4 baino gehiago izatea.
Aduna eta Zizurkil udalerrietan kopuru hori gainditu da, azken egunetan:
- +6 Asteasu: Astelehenetik ostegunera bitarteko datuak kontutan hartuta, soilik.
- +10 Zizurkil: Astelehenetik ostegunera bitarteko datuak kontutan hartuta, soilik.