Laugarren olatuak goia eman duela adierazteko datuak geroz eta indartsuagoak dira. Oinarrizko birsorkuntza-tasa nabarmen jaitsi da, baita intzidentzia-tasa ere. Ospitaleratu behar dituztenen kopurua jaitsiz doa, eta hori hurrengo asteetako UCI-ZIUtako okupazioan nabarituko da. Gaurko datua, ordea, kezkagarria da. Ia 195 lagun egoera larrian daude.

Oinarrizko birsorkuntza tasa

Araban eta Gipuzkoan %0,86 eta %0,85ean daude, eta Bizkaian %0,94an. Aurreko astean jaitsi zen 1eko tasaren azpitik eta jaitsiera indartuz doa. %0,89koa da Euskadiko tasa. Aspaldiko datu onena da.

 

Ospitaleratzeak

Azken 7 egunetan Osakidetzan izandako ospitaleratzen berrien batazbestekoa nabarmen jaitsi da. Ea hurrengo egunetan joera horri eusten zaion. Horren arabera jaitsiko baita UCI-ZIUtako okupazioa. Gaurko UCI-ZIUtako okupazioa handia da, 195 lagunekin. Alor horretan ez da oraindik laugarren olatuaren joera aldaketa nabarituko.

 

Intzidentzia-tasa

14 egunetakoa jaitsi egin da azken egunetan, eta joera hori Araban eta Gipuzkoan nabarmena da. Bizkaian apalagoa izaten ari da jaitsiera hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!