Euskal Pilota kanpusa Behar Zana taldearen eskutik

Aiurri 2021ko mai. 4a, 11:59

Pilotaz gozatzeko kanpusak antolatu ditu Behar Zana Pelota Elkarteak. Euskal Pilota kanpusean hainbat modalitate ezagutzeko aukera egonen da. Esku Pilota kanpusean, berriz, eskuzko modalitatera mugatuko da. 

Euskal Pilota Kanpusean aisia eta pilota era ezberdinak uztartuko dira. Villabonako berezitasuna den joko garbia eta errebotea, pasaka, eskuz, pala beste batzuen artean. Natura, elkartasuna, hezkidetza eta elikadura osasuntsua jorratu nahi dituzte kanpusean. Eskulanak egiteko eta pilotari profesionalak ezagutzeko aukera ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat irekia dago kanpusa.

Esku Pilota kanpusa berriz pilotan aritzen direnei zuzendua dago. Aurtengo urtean alebin, infantil eta alebinetan aritu diren neska mutilei bereziki. 2005 eta 2010 urtean jaiotakoentzat hain zuzen. Kanpusa ekainaren 28an hasiko da eta uztailaren 9ra arte luzatuko da eta goizeko 9:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da.
 
  • Euskal Pilota Kanpuseko kuota 100€koa izango da eta Behar Zanako pilotariak direnek 80€ko kuota izango dute-.
  • Esku Pilota kanpusean arituko direnek berriz 200€ko kuota izango dute eta Behar Zanako pilotariak direnek 180€ko kuota izango dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!