[Ordutegiak herriz herri]

Izan bidea ekimena, larunbat honetan

Aiurri 2021ko mai. 6a, 13:45

Datorren maiatzaren 8an 650 mendi tontorrera igotzeko asmoa agertu du Sare ekimenak. Jarraian, eskualde osoko ordutegia eta igoko diren mendien zerrenda.

Ordutegiak

  • 08:00 Andoaingo Bekoplazatik Onddo, Zaburu eta Aizkorrikora.
  • 08:00 Alkizako plazatik Herniozabalera.
  • 08:30 Zizurkil Goitik Zarateaitzera.
  • 08:30 Asteasuko eskolatik Zarateaitzera.
  • 09:00 Villabonako Olaederratik Loatzora.
  • 09:00 Villabonako Malkar plazatik Onddolarrera.
  • 09:30 Adunako plazatik Belkoainera.
  • 09:30 Urnietako Besabitik Onddira.
  • 10:00 Andoaingo Bekoplazatik Goiburura.

 

Izan Bidea ekimena, Sareren ahotan:

Euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde, baita elkarbizitza eta bakearen alde gauden herritarrak batu asmo ditu, urratsak emanez, bidea izan gaitezen. Gizarte aktibazioa eta instituzioekiko lanketa uztartuz, auzi honi behin betiko aterabidea eman nahi diogulako.

Euskal jendartearen eta instituzioen adostasuna dugu preso eta iheslariek pairatzen duten salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako prozesua martxan jartzeko. Denok ozen esan dugu, Euskal Presoak Euskal Herriratzeko garaia dela. Bidea egiten jarraitu behar dugu. Eta bide hori batera egiteko, datorren maiatzaren 8an inoizko erronka handiena ezarri diogu gure buruari. Guztion artean, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta gure aldarria eramatea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!