Covid19 | Datuak egunez egun

Auzitegiaren erantzunaren ostean, Urkulluren agerraldiaren zain daude euskal herritarrak

Aiurri 2021ko mai. 7a, 14:00

Nazio mailako hedabideetan zabaldu duten albistearen arabera, Euskadiko Auzitegi Gorenak ez dio Eusko Jaurlaritzari itxiera perimetrala eta etxeratze-agindua ezartzeko aukerarik emango. Luis Garridok zuzentzen duen auzitegiaren arabera, bi neurri horiekin konstituzioak eskaintzen dituen eskubideak mugatzen dira. Beti ere, hedabideetan azaldutako informazioa hori.

Gaur arratsaldean LABI mahaia elkartuko da, eta 18:30ean hasita Eusko Jaurlaritzak Alarma Egoeraren osterako neurri berriak iragarriko ditu. Auzitegiak esandakoa kontutan hartuko dela espero da, Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenera joateko asmorik ez duela adierazi baitu.

Igandean hasita, neurriak indarrean izango dira distantzia sozialari, musukoaren erabilerari eta jende pilaketen inguruan. Hortik aurrera, ikustear da COVID-19ari aurre egiteko zein neurri gehiago iragartzen diren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!