Mendiz mendi euskal presoen eskubideen alde

Aiurri 2021ko mai. 8a, 22:07

Udazkenean egin ezin izan zena gaurkoan egin da, eta eguraldi ederra baliatuta Beterri-Aiztondoko dozenaka lagun igo dira eskualde osoko mendietara.

Sarek gogora ekarri duenez, "larunbat honetarako, 650 tontor igotzeko erronka luzatu genien euskal herritarrei.  Guztira 300 herrietako deialdiak batu ditugu eta 1.500 norbanakok eman dute izena online bestelako mendietara igotzeko intentzioa adieraziz". Gaurkoan izena emandako baino askoz pertsona gehiago igo dira mendietara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!