Urnietan izango da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso txapelketako finala

Aiurri 2021ko mai. 21a, 09:03

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso txapelketak Urnietan egingo du bere azken geldialdia:  finala zuzenean jarraitzeko aukera izango da Sarobe arte eszenikoen gunean, hilaren 28an, arratseko 19:00etan. Lau kanporaketa jokatu dira azken txanpa aurretik: horietan garaile izan zirenez gain, beste bi bertsolari igaro dira finalera, puntuazioz.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso txapelketako finala zuzenean jarraitzeko aukera izango da Sarobe arte eszenikoen gunean. Lau kanporaketa jokatu dira azken txanpa aurretik: horietan garaile izan direnez gain, beste bi bertsolari sailkatu dira finalerako, puntuazioz.

Honako hau da finalean arituko den seikotea: Joar Garate Rueda, Nerea Isusi Gomez, Naia Arrizabalaga Arrieta, Amets Aizpurua Manzisidor, Ekarin Tolaretxipi Errasti eta Jon Mendiluze Mujika.

Finalera joan ahal izateko gonbidapena eskatu beharko da lotura honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!