1931ko Ategorrietako sarraskia gogoratzeko ekitaldia

Xabier Lasa 2021ko eka. 2a, 15:47

Donostiako Ategorrieta auzoan 1931ko maiatzaren 27an zazpi langile erail zituztela eta, haiek gogoan hartzeko ekitaldia antolatu zen auzoan bertan, joan den larunbatean. Besteak beste, Joxe Otegi historialariak hitzaldia eskaini zuen, biktimen aldeko ekitaldia egin zen Ategorrietako erlojuaren parean, eta Andoaingo Fanfarre Errepublikanoak kantutegi antifaxistarekin kalejira gidatu zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!