Erreskate ikusgarria Leitzaran bailaran

Aiurri 2021ko eka. 13a, 07:55
© Gipuzkoako Suhiltzaileak

Larrialdietako zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu zuten atzo, Leitzaran bailaran. Erreskatean Ertzaintzaren eta Osakidetzaren helikoptero banak hartu zuten parte, eta baita suhiltzaileek ere. Zauritua Donostia Ospitalera eraman zuten.

Leitzaran bailaran eguerdi aldera jende asko ibili ohi da oinez, lasterka edo bizikletan. Bertan zirenentzat ikusgarria izan zen atzoko erreskatea. 12:00ak pasatxo zirenean, Andoain eta Leitza arteko naturbidean suhiltzaileen presentzia nabarmena zen. Eta airez bi helikoptero geraturatu ziren. 

Antza denez, mendi bizikletan zebilen kirolaria erori eta kolpea hartu zuen. 30 urteko kirolaria da, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. SOS Deiatik abisua jaso ondoren, hura erreskatatzera hurbildu ziren suhiltzaileak, Ertzaintza eta Osasun arloko profesionalak.

Azkenik, zauritua Donostia Ospitalera eraman zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!