Covid19 | Datuak egunez egun

Gaueko jarduerak luzatu, elkarte gastronomikoak ireki eta sei lagun elkartzeko aukera izango da ostalaritza-guneetan

Aiurri 2021ko eka. 18a, 18:23

LABIk neurri aringarriak iragarri ditu, bihartik aurrera indarrean jarriko direnak.

Hauek dira hartutako erabaki garrantzitsuenak:

  • Gaueko jarduera 02:00ak arte luzatuko da.
  • Gizarte, kirol eta kultur jardueretan barrualdean 600 lagun biltzeko baimena emango dute. Kanpoan 800. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten instalazioetan, gehieneko edukiera % 30ekoa izango da.
  • 6 lagun elkartu ahal izango dira jatetxe eta ostalaritza guneetan, kanpoan zein barrualdean. Barneko edukiera % 50-ean mantenduko da.
  • Txokoak eta elkarte gastronomikoak ireki ahal izango dira, ostarlaritzaren irizpide berdinekin. Edukieraren muga % 50-ekoa izango da, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte irekiko dira.
  • Aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan taldeek 20 pertsona elkartu ahal izango dute. Barnealdean 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
  • Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldetan egituratu ahal izango da. Aldageletako edukiera % 50-era arte handituko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!