Pilota mundua

Nora Mendizabal garaile Plazandreak saioko bigarren jardunaldian

Aiurri 2021ko eka. 29a, 10:33

Andoaindarrak iaz bezalaxe, txapelketan aurrera egiten jarraitzen du. Binakako partida irabazi zuen bart gauean, tanto bakarragatik gailenduta.

Gogor ekin diote bi taldeek lehen partidari eta lehen lau eta erdikoan goi mailako bi pilotari izan dira aurrez aurre, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai. Lehia ikusgarri batean, gernikarra nagusitu da 12-7-ko emaitzaz. Binakakoan ere bi aurrelari bizkaitarrak aurrez aurre jarri dituzte Mikel Inuntziagak eta Erlantz Garciak, Mendizabal eta Oses atzelari zituztela. Eta horixe izan da eguneko partidarik orekatu eta lehiatuena, Arrizabalaga-Mendizabalek tanto bakarraz lortu baitute euren bigaren puntua 12-11.

Baina Erlantz Garciaren taldeak ez zuen esku hutsik joan nahi etxera eta jaialdia itxi duen bigarren kaiolakoan, Leire garai gasteiztarrak erraz irabazi dio Etxegariari kolore bakarreko partidan 3-12.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!