Halterofilia txapelketako emaitzak

Aiurri 2021ko uzt. 8a, 09:53

Ekainaren 12an eta 13an Halterofiliako Espainiako Absoluto Txapelketa ospatu zen Bartzelonako Molins del Rei herrian. Lortutako emaitzak ez ziren izan taldekideek nahiko lituzketen bezain onak, baina lan ona eginda itzuli ziren. Taldekideen sailkapena:

 NESKAK
 49 kilo kategoria: Naiara Madrid - 12. postua
 59 kilo kategoria: Susana Davila - 6. postua
 71 kilo kategoria: Elena Mangas - 7. postua
 
 
 MUTILAK
 61 kilo kategoria:  Ekaitz Kortajarena - 5. postua
 73 kilo kategoria: Mikel Alvarez - 3. postua - Brontzezko 3 domina
 81 kilo kategoria: David Rubio - 18. postua
 
Bestalde, eskualdetik mugitu gabe halterofiliaz gozatzeko aukera izango dugu datorren asteburuan. Uztailaren 17an, goizez, Olaederra Kiroldegian , Liga Nazionaleko 3. jardunaldia jokatuko dute.
Nesken lehiaren hasiera 10:15
Mutilen lehiaren hasiera 11:45
 
Arratsaldez, Zarautzen, Euskadiko Junior Txapelketa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!