"Zurekin Bat!" lehiaketan izena emateko epea, zabalik

Aiurri 2021ko uzt. 11a, 12:00

Euskal Telebistak irailetik aurrera "Zurekin Bat!" lehiaketa berria jarriko du martxan ETB1en, eta lehiakideen bila dabil. Izena emateko deitu 618 55 34 23 zenbakira edo idatzi zurekinbat@k2000.com helbidera.

Lehiaketa, funtsean, galdera-erantzunak formatuko saioa da. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango da. Taldekideek (familia, koadrila, lankideak, pisukideak, kirolari taldeetako kideak...) haien jakituria neurtzeko aukera izango dute.

Bertan parte hartu nahi baduzu, animatu eta ez galdu izena emateko aukera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!