Donostiako Klasikoak Andoain eta Urnieta zeharkatuko du

Aiurri 2021ko uzt. 21a, 09:00

Uztailaren 31n goi mailako txirrindulariak bertatik bertara ikusteko aukera izango da.

Ibilbidea 224 kilometrokoa izango da. Klasikoaren lehenengo zatian, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatuko da, eta, gehienbat, laua da. Ihesaldirako eremu ona den arren, lehia handikoa izango da. Laisekak egin du ibilbidea eta honela definitu du lasterketaren amaiera: "Lasterketaren bigarren zatian, mendia agertuko da, Jaizkibeletik eta Erlaitzetik igarotzean. Indartsuenek zeresan handia izango dute lasterketaren bilakaeran.

Txirrindulariak helmugatik igaroko dira Murgilerako azken igoerari ekin baino lehen. Igoera laburra den arren aldapa gogor-gogorrak dituenez, taldea banatuko du ezinbestean. Gailurretik, 8 kilometro-edo geratuko dira helmugarako, eta, horren ondorioz, garrantzitsua da ondo kokatuta joatea Igeldotik jaitsitakoan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!