Covid19 | Datuak egunez egun

12-15 urte bitarteko gaztetxoak txertatzeko aukera zabalduko du Osakidetzak

Aiurri 2021ko uzt. 20a, 14:02

Bihartik aurrera, Euskadiko 12 urtetik gorako biztanleek Osakidetzaren webgunearen bidez lortu ahal izango dute txertaketa-hitzordua. 

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri duenez, “bihartik aurrera 12 urtetik gorako Euskadiko biztanleek Osakidetzaren webgunearen bidez lortu ahal izango dute txertaketa-hitzordua. Euskadin 12 eta 15 urte bitarteko 87.000 gaztek baino gehiagok izango dute hitzordua hartzeko aukera bihar goizetik aurrera”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!