Sagardoaren kultura

Euskal Sagardoaren 2021eko uzta aurkeztu dute Donostiako Trinitate plazan

Aiurri 2021ko ira. 7a, 13:37

Ekitaldian hainbat politikarik eta sagardoaren munduko ordezkarik parte hartu dute. Horrez gain, muztioaren eta sagar gazi-gezen dastaketa egin dute.

Unai Agirre Euskal Sagardoko koordinatzaileak adierazi duenez, "iazko uzta txikiagoa izan zen arren, aurtengoa handia izaten ari da. Gainera, sagar oso osasuntsua da aurtengoa, poliki-poliki heltzen joan dena, udarako eguraldiak medio". Adituek adierazi dutenez, aurtengo sagardoak 0,5 gradu gutxiago emateko traza du eta barietate gehienek asko eman dute. 

Gaurkoan, gonbidatuak 24 sagar nagusiekiko 2 dastatzeko aukera eduki dute, aurtengo uztaren nondik norakoak jakiteko: Aritza sagarra eta Geza-miña motak dastatu dituzte. Horrez gain, aurtengo muztio egin berria ere dastatu dute. 

Esanak esan, 5 milioi kilo sagar biltzea aurreikusten da Euskal Sagardora bideratutako sagastietan. Esan beharra dago, datu benetan onak dira sagardogileentzako iazko datuak ikusita. Aintzat edukitzeko, Euskal Sagardoaren barruan 250 sagargile daude gaur egun, eta 480 hektarea inguru sagasti. Sagar hau guztia Jatorri Deiturako 48 sagardotegietara eramaten dituzte, Euskal Sagardoa ekoizteko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!