Sarek Arrasateko martxa bertan behera utzi, eta hainbat elkarretaratze antolatu ditu

Aiurri 2021ko ira. 17a, 14:04
Sareko kideak prentsaurrekoan (Iturria: Goiena aldizkaria)

Sarek Arrasateko martxa bertan behar utzi du, goizean egindako agerraldian adierazi duenez. Horren ordez, elkarretaratzeak Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetara zabaldu ditu. Besteak beste, Buruntzaldean, Hernanin (Zinkoenea), 13:00etan. Sareko bozemaileek adierazi dutenez, “Arrasatera liskarrak eragitera etortzeko asmoa zutenei ez diegu konfrontazio horretarako aukerarik emango”. Aldi berean, harriduraz hartu dituzte “arlo politiko, instituzional edo mediatikoan egun hauetan plazaratu diren jarrerak. Erantzukizunik gabeko jarrerak dira, eta indartu egin dituzte espetxe-politikan edozein aldaketa errefusatzen duten horien jarrerak”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!