Egunean Behin 2024

"Ezkide" lehiakidea izan da Arruti gozotegiko lehen sariaren irabazlea

Aiurri 2021ko urr. 4a, 09:30

Egunean Behin lehiaketako 8. denboraldiko lehen astea igarota, "Aiurri" taldeko 600dik gora lagunen arteko zozketa egin da eta irabazlea "Ezkide" erabiltzailea izan da.

"Ezkide" lehiakidea izan da, beraz, Arruti gozotegiko lehen sariaren irabazlea. 97. postuan sailkatu da "Aiurri" taldean, aste osoko partidak jokatu eta gero.

Gaurkoan hasita martxan dago lehiaketaren bigarren astea. Gogoan izan saria eskuratzeko baldintza dela aste osoko partidak jokatzea. Irabazlea zozketa bidez egiten da.

Lehiaketari erreparatuta, Aiurriko taldeko lehen hirurak "Gatxet", "Eguzki" eta "Aaa" izan dira. Hirurak ere oso puntuazio maila handiarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!