Gune irekietan musukorik ez erabiltzeko aukera eskaintzeko eskatu dio Steilas sindikatuak Hezkuntza Sailari

Aiurri 2021ko urr. 14a, 10:47

Hezkuntza Sailak “aldebakarrez hartutako neurri tamalgarria” dela dio hezkuntza mailan irismen handia duen sindikatuak.

Sindikatuaren oharra
Protokolo berri hau atera aurretik, Hezkuntza komunitateak behin eta berriz eskatu izan die LABIri eta Hezkuntza Sailari ikastetxeetako langileen eta ikasleen egoera kontuan izateko, baina, oraingo honetan ere, ez digute inolako jaramonik egin. Berriz ere, Hezkuntza Sailak aldebakarrez hartutako neurri tamalgarri hauek ez dute ikastetxeetako egoera bat ere aldatuko. 


Baina, zein aldaketa emango dira ikastetxeetako protokolo berri honetan? LHn derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, bai gelan eta baita patioan ere, eta mantendu beharreko distantzia 1´2 metrotakoa izan beharko da. 

12 urtetik gorako ikasleek ere maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dute patioan, betiere 1´5 metrotako distantzia errespetatzen ez bada. 

Kanpoaldean jarduera fisiko bizia egiten denean, ez da maskara erabili beharko. 
Irakasleen eta familien arteko bilera guztiak aurrez aurre egin ahal izango dira, betiere higiene eta aireztapen neurriak gordez.

Gauzak honela, STEILASek protokolo berri honen inguruko desadostasuna kaleratu nahi du eta Hezkuntza Sailari protokoloa berriz aztertzeko eskatzen dio, mailaka lan egiteko aukera emanez eta gune irekietan musukorik ez erabiltzeko aukera eskainiz!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!