A-15 errepidea itxita

Aiurri 2021ko aza. 27a, 11:01

Larunbat eguerditik igande arratsaldera arte elurra iragarri du Euskalmet meteorologia 700 metrotik behera; gauzak horrela A-15 errepidea isteko erabakia hartu dute. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik igande arratsaldera arte, Euskal meteorologia agentziak elurra iragarri du 700 metrotik behera eta, ondorioz, A-15 errepidea erabat itxiko da, bi norabideetan, Gipuzkoako zatian, Andoaingo lotunetik Berastegiko lotunera bitarte.

 

“Errepidea ez da moztuko elurra hasten den arte", aurreratu zuen Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. Errepideko langileak eta trafikoa arautuko duten Ertzainek erabakiko dute, lekuan bertan, A-15 autobidea noiz itxi. Eta zabaltzerako orduan ere berdin jokatuko dugu: elurra egiteari uzten dionean, lanean daudenek erabakiko dute noiz dagoen errepidea modu seguruan irekitzeko moduan”. Zirkulazioa Berastegi eta Tolosa arteko errepidetik bideratuko da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!