Euriteek harri handien erorketak eta luizia eragin dituzte Leitzarango 5-6 kilometro artean

Aiurri 2021ko aza. 29a, 16:20

Azken egunetako euriteek harri handien erorketa eta luizia eragin dute Txapelatik gertu; zehazki, bost eta sei kilometroen artean. Bidea, oraingoz, moztuta dago eta zinta zuri gorriekin inguratuta. Bidea garbitu arte, autoak ezingo dira bertatik pasa. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!