Garapen agentzia abian jartzeko behin betiko urratsa

Aiurri 2022ko urt. 14a, 07:00

Beterri-Buruntzako garapen agentziak urrats sendoa eman dezake etorkizunari begira, datorren urtarrilaren 17rako iragarrita dagoen eratze bilera aurrera ateratzen bada.

Orain arte "Beterri-Buruntzako Udalak" izenpean garapen agentziaren ordezko lanak burutzen aritu dira, eta ibilbide horretan Andoaingo Udalak pisu nabarmena izan du.

Urtarrilaren 17an Hernaniko Udaletxean deituta daude eskualde osoko agintariak. 12:00tan hasiko den bileran Beterri-Buruntzako Mankomunitatea eta Batzar Orokorra eratzeko deklarazioa aztergai izango dute. Aro berri bat hastear den seinalea izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!