Eneko Maiz pilotariak Gipuzkoako Trinketeko finala jokatuko du

Aiurri 2022ko urt. 13a, 10:56

Gipuzkoako Trinketeko finala jokatuko du Eneko Maiz pilotari billabonatarrak larunbat honetan. Eple taldeko Taberna pilotariaren aurka lehiatuko da arratsaldeko 16:30ean, Iruran. 

Gainera, pilota nabarmenduko da asteburu honetan, Aiztondon, izan ere, Amasa-Villabonan partida ugari jokatuko dira, Udaberri Txapelketa dela eta, eta Adunan berriz, Euskal Ligako txapelketa motxa izango dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!