Aiurriko egutegia nagusiki sukaldean ipintzen da

Aiurri 2022ko urt. 22a, 07:00
Harpidedun batek bidalitako argazkia. Toki ederra egutegia jartzeko.

Kalean gabiltzala, garaje edo merkatalgune batzuetan ikus daiteke Aiurriko egutegia. Etxean, gehienbat sukaldean.

Urtarrilaren hasieran Aiurriko zozketan parte hartzeko erabiltzen den whatsapp telefono zenbakiaren bitartez, galdera bota zuen erredakzio batzordeak: "2022an sartuta gaude eta Aiurri egutegi berria erabiltzera ohitzen hasi gara. Galdera bota nahi dizuegu: Non ipini duzue egutegia? Sukaldean? Lantokian? Garajean? Argazkia bidaltzera animatuko al zinateke? Egin klik eta bidali guri. Eskerrik asko eta ondo segi!!". Eskertzekoa da harpidedun askoren azkartasuna. Minutu gutxiren bueltan dozena bat argazki iritsi baitziren erredakziora. Lehen saiakeran eta galdeketa azkar horren arabera, Aiurriko egutegia nagusiki sukaldean ipintzen dute gure harpidedunek. Artikulu honetan ageri den argazki-sorta horren isla da.

Baina badira egongelan, etxeko sarreran edota garajean egutegia ipini dutenak ere.

Eta kalean gabiltzala ohikoa da Aiurriko egutegia merkatalguneetan ikustea. Balio handikoa bilakatu da erabiltzen ohitu denarentzat.

Egutegi gehiago eskura

Harpidedun bakoitzak egutegi bana jaso ohi du abenduan, Aiurri hamaboskariarekin batera. Aiurriko biltegian ale batzuk gehiago geratu dira eta bigarren egutegia nahi duen harpidedunak oraintxe du eskatzeko aukera. Bulegora deituz (943 300 732) edo whatsapp bidez (619 163 537) egin dezake eskaera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!