Eskola-Kirolaren itzulera

Aiurri 2022ko urt. 24a, 20:06

Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola-Kirola berrabiaratzeko erabakia hartu du. Horixe da Cadena Ser irratiak zabaldu du duen albistea. Informazio horien arabera, Arabako eta Gipuzkoako aldundietako arduradunek ere bide bera hartuko dute.

Irratiaren informazioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak LABIren bileran Eskola-Kirolari zegokion etenaldi hori ez luzatzeko asmoa dauka.

Iturri horren arabera, beraz, datorren asteburuan berrabiatuko litzateke Eskola-Kirola.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!