Zentsurarik ez, adierazpen askatasuna!

Erabiltzailearen aurpegia Adargorri Kolektiboa 2020ko abe. 4a, 10:15
Idiazabal kalean kendutako pankarta

Urnietan zaharrak berri. Beste behin salatzen dugu Urnietako udalak herri mugimenduarekiko duen jarrera: pankartak jarri orduko alkatearen aginduz kendu egiten dituzte. Kartelak panel ofizialetan jar daitezke soilik eta horiek ere estali edo kendu egiten dituzte.

Honen aitzakia garbitasuna bada ere, argi ikusi daiteke bai pankartak eta baita kartelak ere arrankatu egiten dituztela, zelo zatiak eta bridak bertan utziz. Hori ez da garbitasuna, hori zentsura da, udalari gustatzen ez zaion guztia isiltzea, alegia.
Zentsurarik ez, adierazpen askatasuna!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!