Alzheimerraren munduko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ira. 21a, 11:30
Gaurko eguna, irailaren 21a, mundu osoan Alzheimerraren eguna da eta Amasa-Villabonako udalak mezua kaleratu du.
Amasa-Villabonako udalak bere babesa eta elkartasuna helarazi nahi die gaitz latz hau pairatzen duten pertsonei eta beren familia eta lagunei.
 
Bereziki eskertu nahi dugu Gipuzkoa osoan AFAGI elkarteko kideek egiten duten lan guztia. Elkarte honek lan handia egiten du Alzheimerra pairatzea tokatzen zaienen familiei laguntzen.
Eskerrik asko!



 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!