Protokolo berezia Santu Guztien egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko urr. 28a, 09:24

Igandean, azaroaren 1ean, Amasako hilerrira herritar asko gerturatuko direnez, Amasa-Villabonako Udalak protokolo berezia garatu du bisitarien segurtasuna bermatzeko eta osasun egoerak eskatzen dituen neurriak zorrotz betetzeko.

Herriko udaltzainak eta bolondres talde bat ere hilerri atarian egongo dira argibideak eman eta jende pilaketak saihesteko.

Autobus zerbitzua

  • 09:30 – 14:00 ordu-laurdenero Olaederra kiroldegitik aterata.
  • Autobusaren aforoa erdira murriztu da, 28 plazako autobusean 14 lagun joan daitezke.

Hartuko diren neurri bereziak

  • Kartel informatiboa: Hilerriaren sarreran jarri den kartel informatiboaren argibideak jarraitu.
  • Musukoa: Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.
  • Gel hidroalkoholikoa: Hilerrira sartu aurretik derrigorrezkoa da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea. Horretarako, udalak atarian jarriko dituen poteak erabili.
  • Zehaztutako ibilbidea: Hilerrira sartzeko eta bertatik ateratzeko jarraibideak errespetatu. Gezien bidez zehaztuko da ibilbidea.

Zenbait gomendio

  • Ahal den neurrian, eguerdiko orduak saihestu. Jende asko hurbiltzen da garai horretan hilerrira.
  • Hilerriko eremu barnealdean ahalik eta denbora gutxien egon.
  • Hilerritik ateratzean ez sortu jende pilaketarik kanpoaldean edo bide ertzetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!