Martxan jarraitzen duten ostalaritza establezimenduen informazioa

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko aza. 20a, 15:06
Amasa-Villabonako udalak, momentu latza pairatzen ari den herriko ostalaritza sektoreari laguntza xume bat emateko helburuarekin, momentuz martxan jarraitzen duten establezimenduen informazioa bildu, orritxo batean jarri eta herriko etxeetara banatzea erabaki du. Bertan, establezimenduen helbideak, ordutegiak eta telefonoak kontsultatu daitezke.
Sukaldetik Etxera izenburua duen eskuorri horren banaketarekin batera, udalak herriko taberna eta jatetxeetara deitu eta bertan kontsumitzeko gonbidapena egiten die herritarrei, norbanako gisa sektoreari laguntzeko bide eraginkorrena horixe baita.
 
Martxan jarraitzen duten taberna eta jatetxeen informazioa HEMEN



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!