Baratze parkeko partzelen zozketa zuzenean jarraitzeko aukera, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ots. 16a, 18:33
Villabonako baratze parkeko partzelak esleitzeko eta hauek kudeatzeko eskaera egin duten herritarren behin betiko zerrenda osatu da eta Udaleko webguneko iragarki taulan kontsultatu daiteke.
Partzelak esleitzeko zozketa, ostiralean
Villabonako baratze parkeak 34 partzela ditu, beraz, erabiltzaile bakoitzak zein partzela ustiatuko duen zehazteko, zozketa egingo da ostiralean, hilaren 19an, goizeko 11:00etan Udaletxeko Batzar aretoan.
 
Momentuko osasun egoerak horrela eskatuta, zozketa telematikoki egingo da eta interesa dutenek online ikusteko aukera izango dute zuzenean Amasa Villabona udala izeneko Youtubeko kanalean.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!