Esne Beltza eta Amak kontzerturako ezinbestekoa da gonbidapena izatea

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko uzt. 5a, 14:57
Gonbidapenak eskuratzeko: Asteartea uztailak 6, 18:00-20:30 ordutegian Gurea Antzokiko leihatilan.
Online, berriz, asteazkenean 10:00etatik aurrera HEMEN
  • Sarrera doakoa izango da, baina ezinbestekoa da gonbidapena izatea.
  • 400 eserleku inguru egongo dira Erreboteko plazan. Gonbidapenen %75a uztailaren 6an banatuko da, Villabonako Gurea antzokiko leihatilan, 18:00etatik 20:30era.
  • Pertsona bakoitzak 6 gonbidapen bakarrik hartu ahal izango ditu gehienez, eta gomendatzen da gonbidapenak hartu behar dituzten pertsonak bakarrik jartzea leihatilako ilaran eta elkarrekiko distantzia mantentzea, ahalik eta pilaketa gutxien izan dadin.
  • Gainerako %25a, edo denbora horretan hartu ez diren gonbidapen guztiak, online hartu ahal izango dira hemen, uztailaren 7ko 10:00etatik aurrera eta bukatu arte. Online ere, pertsona bakoitzak, gehienez, 6 gonbidapen hartu ahal izango ditu.
  • Mesedez, gonbidapenak doakoak izan arren, erabili behar dituzun gonbidapenak bakarrik hartu, bestela beste jende bati tokia kenduko diozu eta.
  • Kontzertuaren egunean Erreboteko plazaren eremua 17:30ean irekiko da. Gomendatzen da 19:00ak baino dezente leheango bertaratzea, jende-pilaketarik izan ez dadin.
  • Kontzertuaren eremuan bertan, ezingo da tokia aukeratu. Jendea sartu orduko, bertan publikoari laguntzeko egongo diren pertsonek jendea kokatuko dute bere eserlekuan.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!