Ireki da kultur ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ira. 9a, 10:20
Udaleko Kultura sailak kultur ikastaro aukera zabala antolatu du 2021-2022 ikasturterako, eta izena eman nahi dutenek, gaur hasi eta irailaren 21era izango dute aukera.
Udaleko Kultura sailak kultur ikastaro aukera zabala antolatu du 2021-2022 ikasturterako, eta izena eman nahi dutenek, gaur hasi eta irailaren 21era izango dute aukera.
 
Funky, Ballet, Antzerkia, eskulanak… bezalako urte osoko ikastaroak antolatu dira haurrentzat. Helduek, berriz, ikasturte osoko ikastaroez gain, ikastaro laburragoak ere egin ditzakete.
 
 
Ikastaroetako izen-ematea telematikoki egin behar da Udalaren webgunean argitaratu den formularioaren bidez, eta ezinbestekoa izango da Udalak ikastaroak garatzeko hartutako COVID protokoloa onartzea.
 
 
Ikastaroei buruzko argibideren bat behar izanez gero, kultura@villabona.eus helbidera idatzi edo, nahi izanez gero, zure telefono zenbakia utzi eta Udala jarriko da harremanetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!