Pogacar-ek Lopezen lekukoa hartu eta etapa ikusgarria eta podiuma lortu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
©rtve

Lopez eta Astana taldea lasterketa hausten saiatu dira etengabe, baina Movistarrek eta Roglicek ondo eutsi diote

Roglic, Valverde eta Pogacar. Madrilgo podiuma osatuko duten hiru ziklistak. Quintanak, espero bezala, galdu egin du eta Lopez ere atarian geratu da. Ez saiatu ez delako, bizpahiru eraso kolpe jo dituelako Astanako takdekideek erritmo itogarria jarri ostean. Baina alferrik. Lopez ez dago bere onenean, eta pendizak ere ez ziren oso tenteak.

Movistarri, baina, espero ez zuen kontrarioa matxinatu zaio: Tadej Pogacar gaztea. Lopezen muturreko zaintza baliatu du esloveniar gazteak eta eraso bortitza jo Peñanegra mendatean. 4 kilometrotan 1.30ko zuloa ireki du, eta akabatu beharrean egin ditu helmugaraino zituen 30 kilometroak. Beti minutu eta erdiaren mugan, Valverdek eta Quintanak Soler eta Pedreroren laguntza izan dutelako

Azken aldapan Valverdek Pogacarren errenta murroztu du apur bat, eta podiumeko bigarren koska ziurtatu. Bihar Madrilgo etapa korrituko da, Vueltako azkena, omenaldia itzuli handia bukatzea lortu duten guztiei

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!