Vueltako notak: 0tik 10era, 21 egun 10 izenetan

Erabiltzailearen aurpegia
©rtve

Vueltako 3.400 kilometroek emandakoa nota banaketa berezi batean laburbiltzeko ahalegina da, ondorengoa.

10: Mikel Iturria. Orain arteko bere garaipen handiena, eta akaso bere kirol ibilbideko garrantzitsuena. Fedea irabaziko du, bere gaitasunean, eta pisua, etorkizunean.

9: Tadej Pogacar: Hiru etapa eta podiuma, 20 urterekin. Eta mutil ausarta! Belaunaldi berri ikusgarria izanen dugu 2020an: Bernal, Van Aert, Mathieu Van der Poel, Bernal...

8: Primoz Roglic: Lehen itzuli handia poltsikoan du, batere arrakalarik gabe. Ez du mendian huts egin, eta erlojupekoan aurkariak txikitu ditu. Fidagarria

7: Deceuninq taldea. Bost etapa, denera. Jakobsenek bi, Gilbertek beste bi, eta Cavagnak bestea. Munduko talde onena. Punto.

6: Alex Aranburu. Etaparik lortu gabe ere, sekulako maila eman du Ezkiokoak, World Tour maila, eta Astana taldearekin korrituko du 2020an

5: Alejandro Valverde: Podiuma, 39 urterekin. Babak eltzetik ateratzen bere taldeari, beste behin.

4: Miguel Angel Lopez. Beti badu zerbait. Erorketaren bat, ezina... Aukera asko ari zaizkio ihes egiten, eta bere nagusiek ez dute betiereko konfiantza edukiko berarengan.

3: Nairo Quintana: Urrutiko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau... Bukaeraraino babestu du Movistarrek. Gehiegizkoa.

2: Iraila. Tropela nekeak jota iristen da Vueltara, eta mendi mordoa jarrita ere, probak distira askoz apalagoa du, Giroarekin alderatuta.

1: Ibilbidea: Erlojuoekoa garaizegi jarri dute, eta horrek Roglici, eta bere taldeari, lasterketa erabat kateatzen lagundu diote.

0: Movistar taldearen maniobra Roglic liderra erori zenean. Lotsagarria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!