Erremontea

Kirol pandemia

Erabiltzailearen aurpegia

Erremontean, zehazki, zaleen presentzia baimendu dute. Bere gaitasunaren %50ean ireki zuten Galarreta, pilotalekuko 50. urteurrena betetzen den garaian.

Hasi da kirola. Munduko ezagunena. Sofa gainekoa kirolari profesional ez garenontzat. Futbola, saskibaloia, telebistan ikusi behar derrigor. Erabaki horrekin ados ez dauden futbolzale petoak ezagutzen ditut, futbola erabat alboratzea erabaki dutenak, harmailetara joan ezin dutelako. Arraroa denik ezin ukatu, batez ere emankizunetan giro soinu faltsua entzuten denean.

Erremontean, zehazki, zaleen presentzia baimendu dute. Bere gaitasunaren %50ean ireki zuten Galarreta, pilotalekuko 50. urteurrena betetzen den garaian.

Dena ondo antolatuta: Desinfektatzeko gela, musukoa, non eseri zintezkeen ondo adierazita… eta pilotariak! Pilota, oihuak, kolpea, amorru keinuak… kirola esentzian!

Imanol Ansa eta Goikoetxea V. urnietarrak kontrario. Ansa II. eta Larrañaga azkoitiarrek irabazi zuten, eta Galarretan duela hamarkada asko biltzen den katedradunei honakoa entzun nien, irteeran: “Este pequeñín de Urnieta juega mucho”. Ikaragarri jokatu zuen Imanolek, eta 18 tanto egin. 18 egun izango ditu uztailak, binakako finala jokatzen denean. Iban Larrañaga bertan izatea espero dut. Hala bada ondoan izango baitu Ansa II. kidea. Imanoli "Txikia bai, baino eskasa ez" esaten dion laguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!