Sunweb taldearen beste erakustaldi bat

Erabiltzailearen aurpegia
©rtve

Soren Kragh Andersenek irabazi du Lyonen, Sunweb-ek piezak maisuki mugituz

Batzuk lan egin, eta besteek uzta bildu. Halaxe egongo dira taldeko autobusean Bora Hansgroheko ziklistak, etapa guztian barren hustu eta garaipeneko jokotik kanpo geratu ostean. Sunweb taldekoak, aldiz, pozarren egongo dira, lan justua baina perfekzioz osatu ostean bigarren etapa garaipena lortu dutelako Soren Kragh Andersen-ekin.

Hirschiren garaipenarekin bezala, tropeleko kontrola hautsi dute Benoot eta Hirschiren erasoekin. Horiei Kamnak, Alaphilippe-ek edota Saganek erantzun diote, baina Andersenek une egokian jo du eta aise iritsi da bakarrik helmugara, taldearen lan bikaina biribilduz. 

Bihar Alpeetako lehena korrituko da. 100 kilometro lau eta lehen mailako hiru mendate jarraian bata bestearen atzetik. Bukaera Grand Colombier handian, 17 kilometro luzeko aldapatzarra eta %7.1-eko batez bestekoa. 80 kilometrotan 3.500 metroko desnibela. Norbait ausartuko al da esloveniarren diktadura hausten?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!