Covid19 | Datuak egunez egun

Pena

Erabiltzailearen aurpegia C19 Analisia 2021ko abe. 16a, 18:56

Haurrak ere Bai-koek bat egingo dute larunbaterako negazionistek deitzen duten manifestaziora. Pena sentitzen dut, izan ere, bat egin izan baitut talde honek deitutako ekimenekin.

Ni ere haurrek musukoa erabiltzearen aurka nago. Ni ere COVID pasaportea haurrei eskatzearen aurka nago. Nik ere Eusko Jaurlaritzak pandemiaren inguruan egiten duen kudeaketa kritikatzen dut. Baina nik ezin dut pandemia ukatu (edo bere larritasuna gutxiestu), txertoen eraginkortasunaren inguruan gezurrik esan, eta koronabirusa detektatzeko erabiltzen diren proben inguruan manipulatzen dutenek deitutako deialdi batetan parte hartu. Pena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!