Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera tamalgarria da eta zer egiten dute gure gobernariek? Ezer ez

Erabiltzailearen aurpegia C19 Analisia 2021ko abe. 23a, 18:18

Gobernariei erabakiak hartzeko ordaintzen diegu, eta erabaki hauek zentzudunak izan behar dute.

  • Ez zituzten murrizketa guztiak kendu behar, urriak 7an egin zuten bezala.
  • Adibidez, aforoak % batetan mugatu zitzaketen, gutxienez. Ez zuten egin.
  • Barrualdeetan aireztapena bermatzeko neurriak hartu behar zituzten/dituzte (CO2 neurgailuak). Ez zuten/ez dute egin.
  • Musukoak erabiltzeko lan pedagogikoa egin behar zuten. Jendea nekatuta dago, ezin diozu esan uneoro musukoa erabiltzeko. Noiz bai, noiz ez, eta noiz FFP2 musukoa erabili jendeak ez du garbi. Ez zuten, ez dute egin.
  • Osasun neurriak betearaztezko kontrolak egon beharko lirateke, batez ere, barrualdeetan. Nik ez dut halakorik ikusi.
  • Kontaktu estuek berrogeialdia egin beharko lukete txertatuta egon edo ez. Gaur egun, txertatuek ez dute egin behar. Ez du zentzurik.
  • Haurrak konfinatuta badaude, gurasoetako batek baja hartzeko eskubidea izan beharko luke. Ez da inoiz horrela izan, gaur egun, ere ez. Gurasoek ezin dute egoera hau kudeatu.
  • Osasungintza indartu behar lukete, baina kontrakoa egin dute.
  • Eguberriak datoz, kutsatzeak areagotu egingo dira, eta ondorioz, ospitalerazioak ere bai. COVID-agatik ezezik, kontsultak bertan behera uzteagatik, bestelako gaixotasunengatik ere gaixo larri gehiago izango ditugu, eta ondorioz, estatistiketan ere azalduko ez diren heriotzak areagotuko dira.
  • Eta zer egiten dute gure gobernariek? Ezer ez.
  • Egoera tamalgarria da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!