BERRIKUNTZA DIGITAL-TEKNOLOGIKOAK EGAPE IKASTOLAN: WEB ORRI BERRIA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2019ko abe. 24a, 12:24
Komunikazio planean Ikastolak urrats garrantzitsu bat burutu du urtea bukatu baino lehen.

Egapeko komunitatean ondo dakigun bezala, Ikastolan 2-16 proiektua aspalditik eta etengabe bultzatzen ari gara, Egape, urnietarron ikastola publiko bakarra indartuz.

Urnietak kalitatezko hezkuntza publikoa merezi duela pentsatzen baitugu, egunez egun berrikuntzei ateak zabaltzen jarduten dugu.


Iaz, gure Ikastolan egiten ditugun jarduera eta proiektu guztiak plazaratzeko bai familien artean eta baita herritarren artean ere, komunikazio planari ekin genion. Horretarako, EgapeTIK albistegi digitala sortu genuen, Aballarri boletina indartu genuen eta sare sozialen erabileran murgildu ginen.


Aurtengo berrikuntza nagusia web berri eta bateratua eraikitzea izan da. Egitasmo hori gure barne hausnarketaren ondorioz eta familiek hobetzeko proposamenen artean egindako iradokizunen ondorioz sortu dugu.


Oraindik ere, hainbat atal eraikitze prozesuan ditugu baina gehientxoenak osatuta daude. Beraz, abenduaren bukaeratik aurrera, ikusgai eta erabilgarri izango dugu. Horrela, Egape Ikastola gizartean zabaltzen dugu.


Helbide berria: www.egape.eus

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!