“TRATU ONAK” IKASTAROA EGAPE IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2020ko ots. 3a, 09:35

Badira urteak ikastolak ikastaro hau eskaintzen diela bere ikasleei  eta aurten ere Harremanak Hezkuntza Elkartearen eskutik “Tratu onak” ikastaroa aurrera eraman da Egape ikastolan LHko 4. eta 6. mailetan eta DBHko 2. eta 4. mailetan.

Nola suspertu daitezke sexuen hezkuntza, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko egitasmoak? HARREMANAK Hezkuntza Elkartearen iritziz gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola joaten garen eraikitzen ulertuz, horretan gizarteak, familiak eta inguruak duen eragina ikusiz.

Ezagutzaren ondorioz gure burua maitatuz, ditugun ñabardurak eta berezitasunak agertuz, elkarrekiko harremanak atseginagoak, laguntzaileagoak eta aberatsagoak izan daitezen lagunduz.

Gizon eta emakume bezala bizitzan zehar gure izatea nola eraikitzen dugun ulertzea da saio horien helburua. Ezagutza horren ondorioz gure burua maitatzen eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikasten dugu eta jarduera horiek elkarrekiko harremanak atseginagoak eta aberatsagoak izan daitezen laguntzen digute.

6. mailan ikasleek sexualitateari eta hezkidetzari buruzko kontzeptuak landu dituzte. Eduki ezberdinak ezagutuz momentu oso onak pasatzen dituzte bakoitzak bere iritzia emanez.

LH4 mailari dagokionez, norberaren gorputzaren ezaguera eta onarpena dira gehienbat azpimarratzen diren kontzeptuak, eta bestetik gure gorputz guztiak zoragarriak direla, hau da, norberaren onarpenetik abiatuta besteak ere errespetatzea.

DBH 2. eta 4. mailako ikasleek Heziketa afektibo-sexualaren inguruan sei orduko formazioa jaso dute. Saio horiek “Harremanak” elkarteko kideek zuzendu dituzte Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!