IKASLEEN ARTEKO TOPAKETAK

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2020ko ots. 27a, 13:07

“Adin desberdinen arteko Topaketak” proiektua martxan jarri dugu aurten ere Egape ikastolan. Ikasturtean zehar hainbat alditan HH-LH-DBHko gelak nahasten dira jarduera desberdinak aurrera eramateko.

Topaketa horien helburuak, alde batetik, adin desberdinetako haurren arteko harremanak bultzatzea eta sendotzea dira, eta bestetik, euskararen erabilera eta ahozkotasuna sustatzea dira.

Ikasturtero hiru aldiz antolatzen dira betiere taldekide berdinak mantenduz ikasturtea amaitu arte.

Ikasle nagusiak txikien erreferente bihurtzen direnez ezinbestekoa da topaketa egin aurretik nagusiek garbi izatea egingo den jardueraren helburua.

Oraingo honetan hauek izan dira aurrera eraman diren jarduerak: 

  • Merienda osasungarria antolatu dute 4B taldekoek 4UA taldekoentzat. Fruta desberdinak ekarri, zuritu, txikitu eta denen artean jan dituzte. Ondoren, jolasean ibili dira patioan, batez ere, zezenetara.
  • Hamaiketakoa antolatu dute 4A eta 4UB urtekoak; fruta, gailetak eta patatak. Ondoren, bikoteak osatu dituzte eta alfonbran kontu kontari ibili dira. Gainera, hurrengo topaketan elkarrekin egingo dutena adostu dute.
  • 3B eta 5 urte A taldeak ludotekan elkartu dira elkar ezagutzeko, elkarrekin jolasteko eta bikote-hirukoteak sortzeko. Argazkiak atera ditugu eta hurrengoan kalean jolasen bat burutuko dugula adostu dugu.
  • 3A eta 3UA  taldeak ludotekan elkartu dira elkar ezagutzeko, elkarrekin jolasteko eta bikote-hirukoteak sortzeko.
  • 5 urte A taldekoak 5. maila Akoekin jolastokian jolas kooperatiboak egin dituzte.
  • 5 urte B 3. maila Bkoekin bikoteak osatu dituzte, jolasak atera dituzte eta bukaeran argazkiak ateratzen aritu dira.
  • 5B eta 2A elkartu dira artelanak elkarrekin egiteko, eta ondoren, Haur Hezkuntzako pasabideetan ikusgai jarri dituzte.
  • 1A eta 1B 6A mailakoekin elkartu dira eta mahai-jokoetan ibili dira.
  • 6B maila 1Crekin batera frontoian jolas desberdinak egin zituzte: pistoleroena, armiarma…
  • Bukatzeko, 6. mailako ikasle guztiak DBH 2. mailako ikasleekin elkartu dira DBHkoek birziklapenari buruz asmatutako jolasen bitartez gaiari buruz gehiago ikastera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!