AURREZ AURREKO ERREFORTZUKO KLASEAK DBH 4.MAILAKO IKASLEENTZAT

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2020ko eka. 4a, 12:44

Maiatzaren 25etik aurrera, 4.mailako hainbat ikasle errefortzuko klaseetara datoz ohiko eta ez-ohiko azterketeei aurre egiteko laguntza jasotzera.

Martxoaren 13an kolpetik itxi ziguten Ikastola eta konfinamendu egoeran sartu ginen, osasun publikoko arazo larri baten ondorioz, COVID-19a.  

Hezkuntza Saila, maiatzaren 11n, komunikabideetan agertu zen ikastetxe bakoitzak “autonomiaren “ izenean erabaki beharko zuela DBH 4. mailako ikasleak eskolara bueltatu edo ez. Ikasturtea bukatzeko, soilik, hiru aste geratzen zitzaizkigula eta eskola ez presentzialarekin antolatutako plangintza egokia zela ikusita zuzendaritzak proposamena egin zuen. Hori egiteko, familien eta irakasleriaren iritzia kontuan izan zuen eta eskola ez-presentzialekin jarraitzea erabaki zen, nahiz eta ohiko eta ez-ohiko azterketak aurrez aurre egin. Hezkuntza Sailera igorri genion gure erabakia.

Maiatzaren 20an, eskola presentziala antolatu behar zela adierazi zitzaigun Ikuskaritzatik. Nonbait soilik genuen autonomia DBH 4.mailako ikasle guztientzat edota gutxirentzat klaseak antolatzeko erabakian. Ondorioz, maiatzaren 25erako aurrez aurreko errefortzuko klaseak antolatu genituen irakasleriaren zaintza orduekin ordutegia osatuz. DBH 4.mailako hainbat ikasle dira ikastolara datozenak ohiko eta ez-ohiko azterketak prestatzera edota falta dituzten lanak egitera. 

Esan beharra daukagu pozik gaudela aurrez aurreko errefortzuko klaseak izan duten harreragatik, irakasleen eta ikasleen erantzuna oso ona izan delako eta ikasleek esker onez hartu dutelako laguntza. 




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!