Urnietako basoen inguruko hitzaldia familientzat

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2020ko urr. 19a, 16:46

Hilaren 22an, “Basoaren erabilera kurrikularra” izenburupean  hitzaldia izango da  Lekaio Kultur Etxean, 9:00tatik 11:00etara.

Datorren ostegunean, hilaren 22an, “Basoaren erabilera kurrikularra” izenburupean  hitzaldia izango da  Lekaio Kultur Etxean, 9:00tatik 11:00etara. Ingurugelak Eskola Agenda 2030 programaren barruan antolatzen duen mintzaldia da. Hizlaria Landarlan Ingurumen Elkartearen kidea den Garazi Auzmendi izango da.  

Ikasturte honetan Ingurugelak, ikastetxeentzako ingurumen hezkuntzako programak koordinatzen duen ikastegia, Garapen Iraunkorreko Helburuen artean 15. helburua “Lehorreko Bizitza - Basoa” aukeratu du. Beraz, 2020-2021 ikasturtean zehar Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan gure ikasleek helburu honen inguruko hainbat jarduera burutuko dute, besteak beste, herriko basoen inguruan egingo den diagnostikoan. 

Ostegunean Lekaion eskainiko den hitzaldia Andoaingo eta Urnietako irakasle eta familiei zuzendutakoa da. Hitzaldira joan ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da ondoko estekaren bidez: izena-ematea. COVID-19ak bultzatuta hitzaldiaren edukiera mugatua izango da eta, birusaren aurrean, partaideen segurtasun neurriak beteko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!