MATRIKULAZIO EPEA IREKITA DATORREN IKASTURTEARI BEGIRA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2021ko urt. 21a, 12:49

Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak izena emateko epea ireki du datorren ikasturterako.

 

Gaur-gaurkoz matrikulazio kanpaina erritmo onean dabil Egape Ikastolan eta bertako zuzendaritzako kideok baikortasunez eta itxaropenez begiratzen diogu epealdi horri, datorren ikasturteko baliabideak eta antolaketa matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera izaten baita.


Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzaren (LH) kasuan, familiek Lizardi kaleko eraikinaren idazkaritzan eman behar dute izena (ordutegia: 9.00-12.30 eta 14.30-16.30). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) matrikulazioa, aldiz, Azkorte kaleko eraikineko idazkaritzan bideratu behar da (ordutegia: astelehena, asteartea eta osteguna: 9.00-16.30; asteazkena eta ostirala: 9.00-14.00). Epea urtarrilaren 29a arteegongo da irekita. 


OHAR GARRANTZITSUA:

Egape Ikastolako LH  6. mailako ikasleek ez duzue matrikulazio dokumentaziorik bete behar, zuzenean DBHn matrikulatuta geratzen baitzarete.


Matrikula berriak egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa:


- Familia liburua.

- Gurasoen / tutore legalen N.A ren fotokopiak.

- Errolda agiria.

- Kontu korronte zenbakia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!