EUSLIDERRAK: GARENA IZATEKO TAILERRA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2021ko ots. 5a, 09:29

DBH 4.mailako Eusliderren taldea 3.mailako ikasleekin euskararen erabilera sustatzeko hausnarketa egiten.

 

Egape ikastola bere hastapenetatik hasi eta gaur egundaino euskararen normalizazioan eragile eta erreferente izan da Urnietan. Ikastolan ardatz nagusitzat beti izan dugu euskara indartzea: ezagutzatik abiatu eta erabilerara iristea. Hauxe da gakoa, gaur egun euskararen erabilera geroz eta ahulagoa dugula euskal gizartean eta Egape Ikastolan, gizartearen islada izanik, arazo beraren aurrean aurkitzen gara. 

Hori dela eta, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, iaz Egape Ikastolan Eusliderrak tailerra martxan jarri genuen DBHko 3. mailan. Tailer honen xedeak, hizkuntzekiko jarrerak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste. 

Tailer horren lanketaren ondorioz Eusliderren taldea sortu zen eta iazko ekainean jarduera berezi bat antolatu zuten ikasleen itxialdi bete-betean, on-line Kahoot euskalduna, hain zuzen ere.

Aurten talde bera lanean dihardu, oraingoan urte bete gazteago diren ikasleen irakasle bihurtuz, berdinengandik ikasiz eta berdinei irakasteak duen eraginkortasuna erakutsiz. 

Eusliderren taldeak aurretik, formazioa jasotzen du AEK-ko teknikarien eskutik. Tailerra ez da oraindik amaitu, ikastola itxaropentsu dago jasoko duen emaitza onaz.

Beste behin ere, ikus dezakegu Ikastolako ikasleak konpetentzia anitzak garatuta dituztela eta bizitzako edozein erronken aurrean trebatuta daudela aurretik ikasitakoa transferituz eta martxan jarriz.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!