EGAPE IKASTOLA MOREZ JANTZI DUGU EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ALDARRIKATZEKO !

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2021ko mar. 10a, 11:27

Martxoaren 8an, emakumeak bistaratzeko helburuarekin ondoko jarduera hauek egin ditugu Ikastolan .

 

Egape Ikastolan beste urte batez Emakumeen nazioarteko eguna aldarrikatu dugu. Elkarbizitza eta Hezkidetza planean jasota dugun moduan egun honetan hainbat ekintza egin ditugu berdintasuna sustatzeko.


HH eta LHko 1. zikloan:

Ikasleek etxetik euren familiako emakume baten (ama, amona, izeba…) baten argazkia eta lanbidea ekarri dituzte. Hizketaldiak sortu dira geletan eta horma-irudiak osatu dira pasabideetan jartzeko. Horretaz gain 3txuloren “Goazen denok” abestia landu dute.


LHko  2. zikloa:

3.mailako ikasleek lanbideen inguruan aritu dira eta ondoren Euskal Kultura eta Artearen munduan lan egiten duten emakumeen argazkiak eta informazioa jaso ondoren horma-irudiak osatu dituzte pasabideetan jartzeko. Horretaz gain Maixa eta Ixiarren “Emakume jaio nintzen”  abestia landu dute.

4.mailan gauza bera egin dute baina aukeratutako emakumeak kirolari profesionalak eta emakumeen presentzia urria duten lanbideetan aritzen direnak izan dira. Landu duten abestia Maixa eta Ixiarren “Emakume jaio nintzen” izan da.


LHko 3. zikloa:

5.mailan “ Quiero ser como Beckham” pelikula ikusi eta unitate didaktikoa landu dute. Ikasitako abestia Huntza taldearen  “Harro gaude” izan da.

6. mailan  “ La isla de Nim” pelikula ikusi ondoren hausnarketa egin dute 5. mailan bezala eta landutako abestia  “Harro gaude” izan da.

Emakumearen egunean Ikastolako pasabideak horma-irudiz beteta izan ditugu berriro ere.


DBHn:
Emakumearen Eguna aldarrikatzeko, "Batera Gara" Bigarren hezkuntzako ikasle taldeak, berdintasunaren aldeko jarduera interesgarria antolatu du.
Pandemiak zaildu egin du ekitaldi orokor bat antolatzea baina gelan jolasean aritu gara. Batera Garak antolatu eta taldeko kideek gidatutako Hitza Pasa Feministan jolastu dugu. Kontzeptu ezberdinak ikasteaz gain ondo pasatzeko aukera izan dugu! Gainera, Ikastolako Txoko moreak osatu ditugu, zaintza lanak ikusi, baloratu eta banatu behar ditugula aldarrikatzeko.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!