Koronabirusa

Burgesiaren ofentsiba gelditu!

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Koordinadora Sozialista 2020ko mar. 24a, 16:04

Krisi egoera larria eta ez-ohikoa bizi dugu egun. COVID-19 birusaren hedapenak mundu mailako osasun larrialdi egoera sortu du, milaka hildako eta kutsatu utziz herrialde askotan. Egoera horretan, beharrezkoa da mediku eta osasun adituen irizpideak lehen lerroan jartzea eta hartu behar diren neurri guztiek irizpide horiek jarraitzea. Arduraz jokatzeko garaia da.

Egoeraren larritasuna ez da horretara mugatzen. Izan ere, osasun krisialdiarekin batera, goi burgesiaren ofentsiba politikoa etorri da. Horren aurrean, GKStik alarma egoeraren aurkako kanpaina politikoa abiarazteko hautua egin dugu. Salaketa kanpainaren helburua goi burgesiaren ofentsiba nabarmentzea da. Izan ere, alarma egoera ez da kontzeptu neutral bat, politikoa baizik, eta horren atzean salbuespen egoera ezkutatzen da. Hortaz, alarma egoera baino, “salbuespen egoera” da bizi duguna, eta banketxe eta enpresari handiak dira salbuespen egoera hori arautzen ari direnak.

Beharrezkoa iruditzen zaigu gertatzen ari dena termino horietan seinalatzea eta salatzea; egoera latzak arduradunak dituelako, eta printzipio sozialistetan oinarritutako proletargoaren antolakuntza politikoa gaurdanik garatzea.

Kanpaina lau puntutan ardaztuko dugu:

  1. Burgesiaren salbuespen neurri politikoak bertan behera uzteko eta askatasun politikoak berrezartzeko urgentzia. Salbuespen egoerak askatasun politiko oro bertan behera utzi du, horrekin batera jardun politiko oro blokeatuz, eta biltzeko eta manifestatzeko askatasunak ere debekatuta geratu dira. Kontrara, ez da inongo momentutan eten ekoizpen prozesua. Langileriaren zati handi bat behartutako lanak egiten ari da, beren buruak arriskuan jarriz, mediku-irizpideen gainetik interes ekonomikoak jarri baitira. Era berean, banketxe eta enpresarien diktadura zuzena ezarri da, horiek dira erabaki oro hartzen ari direnak egoera honetan. Eta azkenik, burgesiaren indar armatuak kale eta espazio publikoaren kontrol zuzen eta mugagabea hartzen ari dira. Egoera horrek, kontuan hartu beharreko hiru elementu utzi dizkigu: batetik, mundu mailako krisi kapitalista, bestetik, Europaren gainbehera inperialista, eta azkenik, proletarizazio prozesu orokorra. Osasun-krisi horrek proletarizazio prozesua azkartuko duela dirudi, eta krisi hau gaindituko bada ere, ondorio kaltegarriak utziko ditu langileriarentzat.
  2. Sozialdemokraziaren izaera kolaborazionista alarma egoeraren aurrean. Gobernuko zein oposizioko alderdi desberdinak oligarkiak estatuaren bidez inposatu duen salbuespen egoerarekin kolaboratzen ari dira. Programa politiko ezberdinen antzekotasuna nabaria da, eta ez dira krisia geroratzeko neurriak besterik. Bestalde, agerian geratu da autonomia estatutua erabat dependentea dela Espainiako estatu burgesarekiko, horr
  3. Koronabirusaren kausen, dimentsioen eta eraginen egia ezagutzeko premia. Koronabirusaren hedapenak sortu duen egiazko egoeraren azalpenaren gabezian gaude. Komunikabideak sortzen ari diren desinformazioa salatu nahi dugu eta ondorengo puntuak azaltzea exijitu: batetik, arazoaren jatorri soziala zein den azaltzea, kapitalismoaren printzipioak ezagututa ez baitugu uste naturaren kasualitatea izan denik birusaren hedapena. Bestetik, arazoaren dimentsio soziala zein den azaltzea, hau da, burgesiak egina duen benetako kalteen aurreikuspena azaltzea. Eta azkenik, espainiar estatua ezartzen ari den neurri ekonomiko, politiko eta sozialak noraino iritsiko diren eta horien bitartez benetako egoera zein izango den azaltzea.
  4. Berehalako zereginak alarma egoeraren aurrean. Lehenik, gure baliabide guztiak martxan jarriko ditugu alarma egoeraren kontrako kanpainari ahotsa emateko. Bigarrenik, dei egiten diogu analisi hori partekatzen duten talde, kolektibo eta antolakunde orori kanpainara batzera. Osasun-egoeraren politizazioa eta salbuespenezko neurrien kontrako ahalik eta ahots bateratuena osatzea dira gure lehentasunak. Hirugarrenik, langileriaren bizi eta lan baldintzen aurkako erasoaldiaren aurrean, langileriaren babeserako dinamika eta antolakuntza baliabideak handitzea defendatzen dugu, auto-antolakuntza eta langileriaren defentsa politiko, juridiko eta ekonomikoa oinarri, langileon interesei erantzuteko eta independentzia politikoa eraikitzeko bidean. Amaitzeko, medikuen zein osasun-adituen irizpideak jarraituko ditugu eta gure jardun politikoa horiekiko arduratsua izango delako konpromisoa hartzen dugu.

Gazte Koordinadora Sozialista

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!